XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zu, gure artean utzi zinduan Jaun onak, goiz asitako jardun esnatiarrari guretzat jarrai zenezaion...

Eta zuk, Jaungoikoa'ren dei ta doai jatorrari jarraikiz, pier iraun dezu gaur arte...

Eta gaur, zure biotzaren opari bezela, Erriari, zure Erri maiteari, Euskalerri maite, errukarriari, zure lorerik, zure kantarik ederrenaz orniturik, sortatxo bat eskeintzea gogoratu zaitzu.

Zer nai dezu nik esan dezaizudan, adiskide maite?

Ondo, oso ondo egin dezula.

Zerutik ere zure lagun izandakoak orixe ber-bera esango bait-dizute.

Orra bada, gaurkotz, nik esan nai nizuna.

A! eta etzaitezela, arren, zure Sagartzazu abizenez billuzi geiago.

Ez da lotsari, ez dira iñorentzat lotsari, ez zure izena, ez zure olerkiak.

Izen gogoangarri baizik, eta olerki sentigarri baizik; eta zerori neretzat adiskide besarkagarri.

LEKUONA apaiza Euskaltzaindiko.

Epailla'ren 19. Joseba Deuna'ren egunez. 1957.